REYKJAVIK. Islandiako milaka emakumek egun osoko greba egin zuten atzo, emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala eta emakumeen aurkako indarkeria salatzeko. 1975. urtetik emakumeentzako egindako egun osoko lehen greba eguna izan zen atzokoa, eta, besteak beste, deialdiarekin bat egin zuen herrialdeko lehen ministro Katrin Kobsdottirrek: «Ez dut egun horretan lan egingo, eta espero dut gobernuko emakume guztiek berdin egitea».
Lanuzteak Islandiako sektore feminizatuei eragin zien bereziki, hala nola haur hezkuntzari eta osasungintzari —emakumeak dira horietan aritzen diren langileen %94 eta %80—.Berdintasun tasa handiena duten herrialdeen artean izan ohi da Islandia, baina, grebara deitu zutenen arabera, oraindik lan «handia» dago egiteko.
Greba eguna Islandian, soldata arrakala salatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu