Gobernuaren aurkako protestak piztu dira Amharan

2023ko apirilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etiopiako Gobernuak joan den astean iragarri zuen herrialdeko segurtasun indarrak zentralizatzeko asmoa, eta horrek protestak eragin ditu Amhara probintzian, herrialdeko eskualde handienetako bigarrenean. Lurraldeko zenbait talde armatuk iragarri dute ez dituztela armak utziko, eta borrokak piztu dira haien eta armada federalaren artean.

Azken egunetan, tiroketa ugari izan dira hiri nagusietan, eta joan den igandean gobernuz kanpoko erakunde bateko bi kide hil zituzten Kobotik gertu. Manifestariek errepide nagusiak itxi dituzte barrikadekin, eta tokiko gobernuak etxeratze agindua ezarri zuen atzo.

Etiopiako Konstituzioaren arabera, estatu federalek euren Polizia izan dezakete, «bakea eta ordena bermatzeko». Baina zenbait estatuk segurtasun zerbitzu indartsuak eratu dituzte, armada txikien parekoak eta, zenbaitetan, armada federalari aurre egin izan diotenak. Amharari dagokionez, bertan segurtasun indarrek bat egin zuten armada federalarekin Tigray Askatzeko Herri Frontearen aurkako borrokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.