Gobernua ixtearen ondorioak

2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Langile publikoak. 800.000 lagun inguruk lanik eta soldatarik gabe lirateke, aldi batez. Ezinbestekoek baizik ez lukete lanera joan beharko; inork ez daki, ordea, nor diren ezinbesteko eta nor ez.

Osasuna. Osasunaren Institutu Nazionalak ez luke gaixori berririk hartuko.

Zabor bilketako zerbitzua. Gehienez ere hiru egunean behin bilduko lukete zaborra.

Parke nazionalak. Herrialdeko parke guztiak itxiko lituzkete. 1995ean eta 1996an 368 itxi zituzten. Itxita egon ziren egun bakoitzean zazpi milioi bisitari eta 14,2 milioi dolar galdu zituzten.

Turismoa. AEBetara sartzeko bisa behar duten atzerritarrek ezingo lukete herrialdera sartu, bisen tramitazioa bertan behera geratuko litzatekeelako. Itxialdia bukatuta gero ere atzerapenak izan litzake zerbitzuak. Turistei ateak ixteak, gainera, kalte egingo lioke AEBetako ekonomiari ere.

Estatuaren segurtasuna.

Gobernua ixteko erabakiak ez luke eraginik izango estuaren segurtasunean. Poliziek lanera joan beharko lukete, gerretarako dirua berdin-berdin legoke, eta presoen egoera aldatuko ez litzateekeenez, espetxeetako funtzionarioak lanera joan beharko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.