Greziako kostazainek migrantez beteriko ontzi baten aurkako operazioan erail zuten Ameer Mokhlas irakiar adingabea. Haren bizi eskubidea urratu dutela ebatzi dute epaileek, gaur goizean argitaratutako sententzian. Izan ere, haien esanetan, operazioaren «kudeaketa» eta «esku hartze» okerrak eragin zuen ezbeharra.
Mokhlasen gurasoek, eskaera baten bitartez, zalantzan jarri zuten kostazainen jokatzeko modua, eta, ondoren, ikerketa bat abiarazi zen. Gauzak horrela, Estrasburgoko Auzitegiak arrazoia eman die gurasoei. Alabaina, baztertu egin du agenteak egindako tiroak giza eskubideen hitzarmena urratu zuela zioen alegazioa. Finean, Greziak 80.000 euroko kalte ordainak eman beharko dizkie hildako gaztearen gurasoei.
Greziar agintarien esanetan, tiroa kostazainen eta trafikarien arteko «borrokaren» ondorioz jaurti zuten.