Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bi zigor jarri dizkio Errusiari
PARIS. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bi zigor jarri dizkio Errusiari. Bata, Anna Politkovskaia kazetariaren heriotza behar bezala ez ikertzeagatik; 2006an hil zuten, eta ez dituzte identifikatu hiltzaileak. Bestea, Pussy Riot musika taldearen aurkako prozesu judizialagatik; bina urteko kartzela zigorra ezarri zieten 2012an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu