Euren helburua ez dela estatu kolpea ematea azaldu zuen joan den ostegunean Ginea Bissauko presidentea eta lehen ministroa bahitu zituen militar taldeak, baina dagoeneko herrialdearen botereaz jabetu da erabat. Armadako buru Antonio Enjae bahitu eta kargutik kendu zuten atzo.
Alderdi politikoekin bildu dira militarrak, eta «batasun nazionaleko gobernua» osatzeko proposatu die. Barne Ministerioa eta Defentsa Ministerioa, baina, armadaren esku geratuko lirateke, AFPren arabera. Gainera, militarrek etxeratze agindua ezarri dute hiriburuan, eta irrati kate pribatuen emisioa ere eten dute.
Nazioarteak gogor kritikatu du Ginea Bissauko estatu kolpea. Hango erakunde zibilek, hain zuzen, laguntza eskatu diote nazioarteari, martxan dagoen hauteskunde prozesua bertan behera gera ez dadin. Hilaren 29an dira egitekoak presidentetzarako bozen bigarren itzulia. Egungo lehen ministroa da faborito nagusia, baina bahitua dute militarrek.
Ginea Bissauko militar kolpistek kargutik kendu dute armadako burua
Hilaren 29an egitekoak diren hauteskundeak salbatzeko, laguntza eskatu diote erakunde zibilek nazioarteari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu