«Gerrilla gatazkan» 24 hildako Papua Ginea Berrian

2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken egunetako indarkeria oldarraldian, guztira 24 pertsona hil dituzte Papua Ginea Berriko Hela probintzian, hango Post-Courier hedabidearen arabera. Philip Undialu Helako gobernadoreak Reuters berri agentziari esan dio astelehenean izan zela azken erasoa, eta hemezortzi pertsona hil zituztela Karida herrian.

Hilketa hori egun batzuk lehenagoko beste batekin lotu du probintziako Poliziak; sei pertsona hil zituzten orduan, Peta herrian. Orduko biktimen senideak dituzte Karidako erasoaren egiletzat. «Emakume eta haur errugabeen masakre bat izan da», esan zuen Undialuk. Teddy Augwi Helako polizia buruak adierazi zuen gertatzen ari dena ez dela «tribuen arteko liskar bat», baizik eta «gerrilla gatazka bat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.