Georgiako Parlamentuak atzerriko agenteen lege proiektua onartu du

Herritarrek protesta egin dute bart proiektuaren aurka, eta diputatuek mokoka amaitu dute eztabaida.

(ID_13875324) Atzerriko agenteen lege proiektuaren aurkako manifestari bat, Tbilisin, gaur.
Atzerriko agenteen lege proiektuaren aurkako manifestari bat, Tbilisin, gaur. DAVID MDZINARISHVILI / EFE
Mikel Garcia Martikorena.
2024ko maiatzaren 14a
16:05
Entzun

Georgiako Parlamentuak atzerriko agenteen lege proiektua onartu du. Hirugarren irakurraldian egin du aurrera lege proiektuak. Aurreko beste bietan atzera bota zuten. Are gehiago, iazko martxoan, onartu eta biharamunean egin zuten hori. Saio honetan, badirudi onartzear dela. Izan ere, Salome Zourabichvili presidenteak adierazi duen arren legeari betoa jarriko diola, parlamentuak haren erabakia indargabetzeko eskumena du. Agintean den Georgiako Ametsa alderdiak proposatu du araua, eta hark —haren aliatuekin batera— du ganberaren gehiengoa.

Hautsak harrotu ditu lege proiektuak, aurka daudenek «errusiazalea» dela baitiote. Proposatutako arauak ezartzen du finantzaketaren %20tik gora atzerritik jasotzen duten erakundeak «atzerriko agente» gisa erregistratu behar direla. Horrek, besteak beste, GKE gobernuz kanpoko erakundeei eta zenbait hedabideri eragingo lieke.

Kalean istiluak egon dira bart, legearen aurka manifestazioak antolatu baitituzte beste behin. Parlamentuan ere istiluak izan dira: agintean den alderdiko eta oposizioko diputatuak ukabilkadaka elkar joka aritu dira lege proposamenaren eztabaidan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.