Georges Ibrahim Abdallah militantea aske uzteko agindu du Frantziako epaitegi batek

Palestinaren aldeko ekintzaile libanoarrak berrogei urte daramatza preso, bi diplomazialariren hilketan parte hartzea egotzita. Frantziako Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak helegite bat jarri asmo du.

Georges Ibrahim Abdallah askatzeko Parisko Justizia Auzitegiaren aurrean egindako elkarretaratze bat, artxiboko argazki batean. ANDER FADDA
Georges Ibrahim Abdallah askatzeko Parisko Justizia Auzitegiaren aurrean egindako elkarretaratze bat, artxiboko argazki batean. ANDER FADDA
maddi iztueta olano
2024ko azaroaren 15a
17:48
Entzun

Berrogei urteren ondoren, aske geratu daiteke Georges Ibrahim Abdallah Palestinaren aldeko ekintzaile libanoarra. Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegiak gaur agindu du hura baldintzapean aske uzteko, abenduaren 6tik aurrera. Hori bai, baldintza gisa jarri diote Frantziatik joatea, eta inoiz berriro ez itzultzea. 

CIAko eta Mossadeko bi agenteren hilketetan parte hartzea egotzi zioten Abdallahri. Lyonen atxilotu zuten, 1984an, eta hil arteko kartzela zigorra ezarri zioten 1987an; 1999. urtetik, ordea, eskubidea izan du aske utzi dezatela eskatzeko. Palestina Askatzeko Herri Fronteko (FPLP) eta Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen (FARL) kide izandakoa da.

Nolanahi ere, epaitegiaren erabakiaren berri izan eta berehala, Frantziako Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak jakinarazi du helegite bat jarriko duela Abdallah aske geratu dadila eragozteko.

Duela hamar urte, BERRIAk elkarrizketa egin zion Abdallahri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.