Genozidioa leporatu diete Kanbodiako Khmer Gorriei

NBEren babespeko auzitegi batek bizi osorako zigorra berretsi die bizirik dauden gerrillako bi kide ohiri

Nuon Chea ezkerrean, eta Khieu Sampha eskuinean, atzo auzitegian. EFE.
2018ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
PHNOM PENH. NBE Nazio Batuen Erakundearen babespeko auzitegi batek epai historikoa eman zuen atzo. Izan ere, 1975 eta 1979 artean Kanbodian —Kanputxea zen orduan— agintean egondako Khmer Gorriak gerrilla komunistari genozidioa egitea leporatu dio. Kanbodiako Auzitegi Gorenak bizi osorako zigorra ezarri zien 2014an, artean bizirik zeuden gerrillako bi lider ohiri, eta NBEren babespeko auzitegiak zigor hori berretsi du. Khmer Gorriek 1,7 milioi pertsona inguru hil zituzten, goseteen, gaixotasunen eta errepresioaren ondorioz; hau da, herritarren ia laurdenak.

Bi kide ohiak dira Nuon Chea, Pol Pot liderraren albokoa zena, eta Khieu Sampha, sasoi hartan estatu idazkari zena. Lehenak 92 urte ditu; besteak, 87. Pol Pot 1998an hil zen, 73 urterekin.

Kanbodiako Alderdi Komunistaren adar armatua izan ziren Khmer Gorriak. Kapitalistatzat eta burgestzat jotzen zituzten egitura guztiak eraitsi zituzten. Gutxiengo vietnamdarraren eta chamaren (musulmanak) aurka egin zuten bereziki —Kanbodian khmer etniakoak dira nagusi (%90)—. NBEk 2007an eman zuen bizirik zeuden liderrak atxilotzeko deia, eta 2011n hasi zen haien kontrakoepaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.