Gaur amaituko da Israelen gobernua osatzeko epea

2020ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TEL AVIV. Gauerdira arteko epea dute Urdina eta Zuria koalizioko buru Benny Gantzek eta Likudeko Benjamin Netanyahuk koalizio gobernua osatzeko. Berez, epea astelehen gauerdian amaitzen zen arren, euven Rivlin estatuburuak 48 orduz luzatu zuen. Israelgo komunikabideen zabaldu dutenez, Likudek epaile berrien izendapena bertan behera uzteko eskumena nahi du, besteak beste, ustelkeriagatik auzipetutako jarduneko lehen ministroa babestu ahal izateko. Horrez gainera, Netanyahuri immunitatea bermatu nahi dio alderdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.