Gatazka aurten konpondu behar dela dio PKK-k

2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Murat Karayilan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko bigarrenak gatazkaren konponbidea aurten iritsi behar dela esan dio Turkiako Gobernuari Milliyet Turkiako egunkariari emandako elkarrizketan. «Turkia bidegurutzean dago, eta Konstituzio demokratikoagoa sortzeko pauso positiboak ematen baditu sakondu daiteke bake prozesuan», azaldu du Karayilanek. «Ez dugu indarkeria gehiago nahi. Ez gara separatistak. Abdullah Ocalan gure liderrak hiru protokolo eman zizkion estatuari duela hilabete konponbiderako bide orriarekin». Kurduen gatazkak 25 urtetik gora dirau Turkian, eta 2011n konpontzen ez bada PKK-k estatuari aurre egingo diola jakinarazi du Karayilanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.