Unai Pascual. IPBESeko ikertzaile taldekoa

«Garapenaren kontzeptuak beste metrika eta semantika batzuk behar ditu»

JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
inaki petxarroman
2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun

Klima eta biodibertsitate krisiei buruzko NBEren txostena egin duten IPBES eta IPCCko 50 ikertzaileetako bat da Unai Pascual arabarra (Gasteiz, 1973). Elkarlanaren garrantzia azpimarratu du.

Historikotzat jo duzue aurkeztutako txostena. Zergatik?

Lehen aldia delako IPBES eta IPCCren arteko auzolanean halako lan bat egiten dela. Instituzionalki halako gauzak mugitzea ez da erraza, eta hau da lehen aldia.

Txostenak agerian uzten du krisi ekologikoak bi hanka dituela.

Edo, bizikletak bezala, bi gurpil. Irtenbideen garaian gaude, eta zientziak dakienarekin hamaika gauza egin daitezke jadanik. Baina klima aldaketari aurre egiteko planteamendu batzuk ez dira irtenbide egokia, bioaniztasunari kalte egiten baitiote.

Hazkunde eredua kolokan jarri du zientziak.

Ez da lehen aldia, baina espresuki nahi genuen adierazi. Garapenaren kontzeptuak behar ditu beste metrika eta semantika batzuk.

Naturan inbertitu behar da klima aldaketari aurre egiteko?

Bai, isurketa asko gutxituko lituzkete halako irtenbide berdeek, baina, kontuz, guk eragindako isurketak gutxitu egin behar ditugu, bestela ez baita aski izango, naturak mugak dituelako.

Makroazpiegitura berriztagarriak kritikatu dituzue.

Eskalada handiko berriztagarriak behar dira, baina. zuhaitzen monolaborantzak bezala, kalte handia egin dezakete gizartean eta bioaniztasunean. Bereizezinak dira hiru ardatz horiek: klima, bioaniztasuna eta gizartea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.