Gambiako presidente hautatua herrialdera itzuli da, gobernua hartzera
BANJUL. Adama Barrow Gambiako hauteskundeak irabazi zituen presidentea herrialdera eta Banjul hiriburura itzuli da gobernatzen hasteko asmoz. Senegalen erbesteratuta zegoen hauteskundeez geroztik; izan ere, Yahya Jammeh presidente ohiak ez zuen joan den ostiralera arte onartu gobernua Barrowen esku uztea. Iristean, ehunka lagunek egin zioten harrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu