G20KOEN BILERA

G20koen goi bileraren aurkako protestek Hanburgoko kaleak hartu dituzte

Gaur hasi da G20 taldekoen goi bilera Hanburgon. Goi bileraren aurkako protestek ez dute etenik. Milaka manifestari daude Hanburgoko kaleetan, eta 20.000 polizia inguru.

Emakume bat Hamburgoko protestetan. MASSIMO PERCOSSI, EFE
2017ko uztailaren 7a
08:56
Entzun

Protesta artean ekin diote gaur G20koek goi bilerari. Egunak daramatzate manifestariek Alemaniako hiri horretan. Atzo arratsaldean egin zen manifestaziorik jendetsuena. Welcome to hell (Ongi etorri infernura) lelopean, milaka herritar elkartu ziren Hanburgoko kaleetan. Euskal Herritik, Herriok Erabaki plataformako kideak ere han dira.

Der Spiegel Alemaniako astekariaren arabera, Hanburgoko Poliziak herrialdeko beste toki batzuetako polizien laguntza eskatu du. Egun, 20.000 polizia inguru daude Hanburgon. Tentsio handia bizi dute egun hauetan. Melania Trump Estatu Batuetako presidentearen emaztea ez da egoitza ofizialetik atera, Poliziak ez baitio horretarako baimenik eman, inguruan hainbat manifestari zebiltzalako.

Poliziaren eta ekintzaileen arteko liskarrak etengabeak dira. Atzo arratsaldean, esaterako, manifestazioa hasi aurretik, ehunka polizia kalean bilduta zeuden ekintzaileei oldartu zitzaizkien. Jada 45 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte. Polizia iturrien arabera, 150 baino gehiago dira zauritutako poliziak.

Bestalde, manifestarien aldeko ekintza ugari ikusi ahal izan dira hirian. St Paulifutbol taldeak, esaterako, bere estadioko harmailak ireki ditu manifestariek bertan lo egin dezaten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.