Ukrainarrei laguntzeko materiala iritsi da Eslovakiara. Nergroup enpresen elkartearen egitasmoko lau furgonetak ostiralean abiatu ziren Euskal Herritik, eta gaur goizaldean heldu dira Liptovsky Mikulasera. Han deskargatu dute bi furgonetetako materiala, eta bideari ekin diote berriz, atsedenik gabe, iheslarien bila: Kovice izan da hurrengo geltokia. Beste bi furgonetak han hustu dituzte.
Liotovsky Mikulasen egin dugun ordubetea zirraragarria izan da ðŸÂÂ’™ðŸÂÂ’› @berria@nergrouppic.twitter.com/VdB1RqM8Wn
— Idurre (@_idurre_) March 6, 2022
Lau furgoneta eta hamar pertsona. Horietatik zortzi, gidariak. Beste biak Astigarragan (Gipuzkoa) bizi diren bi ukrainar. Tartean da Idurre Lazkano BERRIAko Edizio arduraduna, eta bidaiaren berri ematen ari da BERRIAn.
Ukraina eta Eslovakia arteko mugara joatea erabaki zuten, Ukraina eta Polonia artekoan iheslari asko bai, baina gobernuz kanpoko erakunde asko ere badaudelako, eta laguntza saretuago dagoelako. «Eslovakiara ere ukrainar asko joaten ari dira, eta laguntza premia handia dute», Atzio Orexaren arabera. Nergroupeko Gizartearekiko Konpromisoko koordinatzailea da. Bera da laguntza egitasmoren arduradunetako bat. NegoBide Circulo Empresarialen laguntza izan dute.
Kovicen ere gazte kuadrila dugu zain. Ederra antolakuntza dutena hemen! @berria@nergrouppic.twitter.com/foKqCkglLB
— Idurre (@_idurre_) March 6, 2022
Bidaiaren helburua ere bada 27 ukrainar ekartzea; horietako zazpi, gutxienez ,haurrak: 2 urteko haur bat, 3 urteko bi, 5 urteko bat, 8 urteko bat eta 10 urte betetako bi. Euskal Herrian lagun edo senideren bat dutenak izango dira, edo Ukrainatik ihes egin nahi duten ama-alabak. Bi ukrainar ere joan dira furgoneta horietan, bitartekari lanak egiteko, bai hizkuntzari dagozkionak, baita kulturari dagozkionak ere. Eta, behar badute, Euskal Herriari eta bertako bizimoduari buruzko erreferentziak emateko.
Vitaliy Tokar ukrainarra da eta gurekin egin du bidaia. Berarekin noa lehen furgonetan Kovicera, gure azken helmugara ðŸÂÂÂÂ’ªðŸ¼ @berriapic.twitter.com/As1q3zDvZG
— Idurre (@_idurre_) March 6, 2022
Euskal Herrira bueltatutakoan, zer? Bizitzeko lekua aurkitu diete. Herritarrek etxe hutsak eta logelak eskaini dizkiete egitasmoaren antolatzaileei. «Dei pila bat» jaso dute logelak eta etxeak eskaintzeko. «Zainduta eta babestuta egoteko konpromisoa dugu», Orexaren esanetan. «Arreta berezia jarri dugu bigarren aldi horretan». Bestelako laguntza ere beharko dute; erakundeena, esaterako.
Orexak nabarmendu du ukrainarrei laguntzeko ekinbide hau ez dela ekintza bakana Nergroupentzat: elkarteko enpresek 11 urte daramatzate irabazien %5 elkartasun eta gizarte proiektuetarako baliatzen, eta langileek lanerako denboraren %2 eskaintzen diete.