Fukushimako urak isurtzeari oniritzia eman dio Seulek

2023ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Fukushimako zentral nuklearreko 1,3 milioi tona ur erradioaktibo itsasora isurtzeko asmoz Japoniak ondutako planari oniritzia eman zion atzo Hego Koreak, asmoak IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearen babesa jaso ostean. Seulek atzo kaleratutako txostenaren arabera, Tokioren planak «bete egiten du nazioarteko segurtasun estandarra».

21 ikertzaile korear maiatzean izan ziren zentralean, eta, egindako ikerketan ondorioztatu zutenez, ur kutsatuak itsasora isuriz gero, Hego Koreako kostaldeko erradiazio maila «ehunmilaren bat» handituko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.