Europako hauteskundeak Frantzian

Frantzian, eskuin muturra lehen indarra

Inkestetako emaitzak gauzatu dira, eta bozen %25 inguru eskuraturik, Marine Le Penen Fronte Nazionala izan da gehien bozkaturiko alderdia. Gibelean utzi du UMP alderdia, bozen %20,3 inguru bildurik. 

Marine le Pen, zundaketen emaitzak zabaldu ondoren. YOAN VALAT, EFE
Aitor Renteria.
2014ko maiatzaren 26a
19:46
Entzun

Gobernuan dagoen PSren porrota erabatekoa da Frantzian. Europako Parlamenturako emaitzek beste inon ez bezala astindu dute egoera politikoa Frantzian, eta lurrikara politikoak berehalako ihardespenak ukan ditu. Manuel Valls Frantziako gobernuburuak talka bainoago lurrikara politikoa izan dela onartu du. "Badugu zer ikasi Europako hauteskundeetako emaitzetatik".

Marine Lepenek garaipen nabarmena erdietsi duela azpimarratu du, eta Frantziako argazki politikoa errealitatera egokitzeko, Frantziako Parlamenturako hauteskundeak egitea eskatu du. Francois Hollande presidenteak ez du itxaron nahi izan eta ministroak ezohiko bilear batera deitu ditu gaur. Gainera, Europari zerbait egin behar dela ohartarazi dio.

François Fillon UMPko buru ohiak onartu du alderdiaren emaitza txarra. "UMPren sinesgarritasuna kolokan dago", adierazi du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.