AQMI Magreb Islamiarreko Al-Qaeda talde islamistak mundu osoan Frantziako interesen aurka atentatuak egiteko deia egin du, Abu Yusef al-Annabi buruzagietako batek grabatutako bideo batean. François Hollande Frantziako presidenteak esan du «oso serio» hartu dutela AQMIren mehatxua.
Frantziak Malin egindako esku hartzea da AQMIren deiaren arrazoietako bat. Tuareg independentistek Azawadeko Kontseilua sortu dute berriki, Maliko Gobernuarekin beren lurraldearen estatusa negoziatzeko. Azawadeko hiru hiri nagusietako bat, Kidal, kontrolpean dute independentistek.
Frantziako presidenteak «oso serio» hartu du AQMIren mehatxua
Parisek mundu osoan dituen interesei erasotzeko deia egin du Afrikako iparraldeko talde islamistak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu