FLNCk bere gain hartu ditu hamasei eraso, eta Simeoni kritikatu du solasaldien atarian
AIACCIU. Komunikatu baten bitartez, atzo, FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak bere gain hartu zituen hilabeteotan uhartean egindako hamasei eraso. Horrekin batera, oso kritiko agertu zen Frantziako Estatuarekin, «Korsikako herriaren desagertzea» eragiten ari delakoan, baita Gilles Simeoni uharteko gobernuburuarekin ere, oraindik ez duelakoan hartu «bere erantzukizunaren neurria». Parisen eta Aiacciuren arteko negoziazioak hilaren 20an abiatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu