MADRIL. Espainiako Fiskaltzak artxibatu egin ditu ekainaren 24an Melillako hesian (Espainia) gertatu zena ikertzeko irekitako diligentziak, iritzita ez dagoela delitu zantzurik Espainiako Polizia indarrek eduki zuten jarreran. 2.000 lagun Marokoren eta Espainiaren arteko muga zeharkatzen saiatu ziren, eta, Rabaten arabera, 23 pertsona hil ziren; beste iturri batzuen arabera, 37 izan ziren hildakoak. BBC telebista katearen ikerketa baten arabera, Marokoko Gobernuak ez ezik, Espainiakoak ere izan zuen erantzukizuna.
Halere, Fiskaltzak Guardia Zibilari eskatu dio ikertzeko hainbat agentek eginikoa, harriak bota baitzizkieten etorkinei, hori diziplina haustea izan ote zen eta zigorra merezi duen ikusteko. Fiskaltzaren arabera, heriotzetan ez dago «zuhurtziagabekeria zantzurik, ezta zaurituei laguntzarik ez ematearen delituaren arrastorik ere». Horrez gain, mugan 470 pertsona atzera Marokora bidali izana «legezkoa» izan zela erantsi du, eta Espainiako Herriaren Defendatzailearen iritziaren aurka lerratu da.
Fiskaltzak itxi egin du Melillan gertatu zenaren ikerketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu