Fiskaltzak ez dio errekurtsoa jarriko Traperoren epaiari

2020ko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez dio helegiterik aurkeztuko Josep Lluis Trapero Mossos d'Esquadraren buru ohia absolbitu duen epaiaren kontra. Fiskaltzak azaldu duenez, sententzia aztertu ostean ondorioztatu du helegite batek ez lukeela aurrera egiteko aukerarik izango, «absoluzio epaien kontrako helegiteei ezartzen zaizkien legezko mugak direla eta». Beraz, irmoa izango da Auzitegi Nazionalak hartu zuen erabakia.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.