BARTZELONA. Espainiako Fiskaltzak, jarrera aldatu, eta lehen aldiz eskatu du Francisco Franco Espainiako diktadorearen agintean (1939-1975) izandako Poliziaren torturak ikertzeko. Zehazki, Kataluniako kasu batean agertu da hori egitearen alde; Carles Vallejo PSUC Kataluniako Alderdi Sozialista Batuko militante eta sindikalistarena, zeina Bartzelonako komisaria batean torturatu baitzuten, 1970ean.
Dolores Delgado Memoria Demokratikoaren fiskalak, Bartzelonako instrukzio auzitegi batera bidalitako txostenean, azaldu du babestu egiten duela kereila hori tramiterako onartzea, zera argudiatuta: iaz onarturiko Memoria Demokratikoaren Legeak 36ko gerran eta diktadura frankistan izandako «giza eskubideen urraketak ikertzeko eginbeharra» ezartzen diola «[Espainiako] estatuari».
Horregatik, fiskaltzak uste du beharrezkoa dela ikertzea zer gertatu zen garai hartan, eta «zer testuingurutan».
Fiskaltzak eskatu du frankismoko torturak ikertzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu