Gerra Ukrainan. Irudia. Brusela

Finlandia NATOko estatu kide bihurtu da ofizialki

EFE.
2023ko apirilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko 31. estatu kidea bihurtu zen Finlandia atzo, ofizialki. Sauli Niinisto herrialdeko presidenteak ohar batean nabarmendu zuenez, Mendebaldeko aliantza militarrarekin bat egin nahi izateko erabakia ez da «inoren kontrakoa». Iazko otsailean Errusiak Ukraina inbaditu eta bizpahiru hilabetera deliberatu zuen Helsinkik NATOko kide bilakatzea. Errusiarekin muga egiten du Finlandiak, eta Kremlinek atzo azpimarratu zuen «neurriak» hartuko dituela. Goiko argazkian, bi funtzionario atzo, Bruselan, NATOren egoitzan, Finlandiaren bandera igotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.