Lehen aldiz hauteskundeetara aurkeztu zen aldian, 2010. urtean,Kolonbiako presidente izendatu zuten Juan Manuel Santos (Bogota, 1951). Errekorra ezarri zuen lortutako boto kopuruan: bederatzi milioi. Inoiz ez zen lehenago alkate, gobernadore edo kongresuko diputatu izan, baina botereari lotuta bizi izan da betidanik—Santos familia izan zen El Tiempo egunkariaren jabea—. Sektore ezkertiarrek kapitalaren morroi diharduen neoliberal gisa deskribatzen dute.
Gobernu liberal eta kontserbadoreetan jardun ostean, 2006. urtean ezagutu zuen gertutik gatazka. Defentsa ministro izendatu zuen Alvaro Uribek 2006an, eta hiru urteko agintaldian gogor egin zuen gerrillaren aurka. Uribek ez zuen modurik izan hirugarren legealdira aurkezteko, eta Santos izendatu zuten presidentetzarako hautagai.
Kolonbiako Gobernuaren zuzendaritzapean, ordea, asko leundu du bere jarrera FARCekiko. Askoren esanetan, interesagatik. 2014ko bozetan ezkerraren babesa behar izan zuen gobernua eratzeko, eta ezkerrak bake prozesua babestu izan du.
SOSLAIA. Juan Manuel Santos
FARCi gogor egitetik, ituna sinatzera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu