FARCen adar disidente batek fronte bat birfundatu du

Segunda Marquetalia taldeak 53. frontea eratu du berriz, Bogotatik gertu. ELNri elkarlanerako deia egin dio.

2023ko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BOGOTA. FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen 53. frontea izandakoa berriz fundatu duela jakinarazi zuen herenegun Segunda MarquetaliaFARCen adar disidenteetako batek. Ivan Marquezek gidatzen duen gerrillak azaldu duenez, Sumapazen eratu du taldea, Bogota eskualdean, Kolonbiako hiriburutik 150 kilometro ingurura. «Gaur, atzo bezala, borrokara bultzatzen gaitu justizia sozialean, egiazko demokrazian eta subiranotasunean oinarritutako bake bat eraikitzeko sentimendu handi batek», adierazi zuten, ohar bidez.

Indarrak batzearen aldeko deia ere egin zuen Segunda Marquetaliak , «herrialde berri bat lortzeko, gizarte ordena berri bat, nazioaren zerbitzura egongo den ekonomia batekin, gizatasun printzipioek gidatuta barne ekoizpena, enplegua eta kalitatezko eta dohako hezkuntza sustatuko dituena». Indar metatze horretarako, zuzeneko aipamena egin zion ELN Nazioa Askatzeko Armadari. «Ahaleginak koordinatzeko» gonbita egin dio.

Taldeak «bakearen gerrilla» izendatu du bere burua, eta ziurtatu du ingurugiroaren, lurraldearen, desjabetuen interesen eta giza eskubideen defentsak gidatuko duela. FARCen adar disidenterik handiena den Estatu Nagusi Zentralak bake negoziazioak hasiko ditu gobernuarekin maiatzaren 16an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.