Emmanuel Macronek lau eztabaidagai zehaztu zituen:
Fiskalitatea eta gastu publikoak. Sistema fiskal «justuagoa eta eraginkorragoa» zehaztu, eta nolako zergak lehenetsi behar diren finkatu. Gastua nora bideratzen den ezagutarazi.
Estatuaren eta zerbitzu publikoen antolaketa. Administrazioa eta zerbitzu publikoak «baliagarriagoak, hurbilagoak eta errazagoak» izateko ideiak azaleratu.
Trantsizio ekologikoa. Zer neurri hartu ekologismoa garatzeko. Mugikortasunarekin loturiko irtenbide berriak zehaztu, eta herritarren energia kontsumoak zeintzuk diren aztertu.
Demokrazia eta herritartasuna. Bozez gain, herritartasuna nola adierazi, eta zehaztu zer den herritarra izatea.
EZTABAIDAGAIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu