Irudia. Chiapas

EZLN-REN BORROKA LUZEA

2014ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Armak isilik egon arren borrokak jarraitu egiten duela aginduz oroitu dute Mexikon EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistaren matxinadaren 20. urteurrena. 1994ko urtarrilaren 1ean matxinatu zen EZLN Chiapaseko oihanean, indigenen bazterkeria salatzeko, eta 300 bat hildako utzi zituzten hamabi eguneko borroken ostean, bake elkarrizketak hasi zituzten. 1996an San Andresko akordioa ere sinatu zuten, eta, oraindik gauzatu ez den arren, 50 bat udalerri zapatistek beraiek zuzentzen dituzte Chiapaseko oihanean, Gobernu Onerako bost batzordek kudeatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.