MunDUA

Eutanasia egingo dioten erietxera heldu da Eluana Englaro

Italiako Auzitegi Gorenak baimendu du hark bizirik mantentzeko behar dituen janari eta edariak kentzea. 1992tik dago koman.

2009ko otsailaren 3a
09:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Eluana Englarori (37 urte, Italia) eutanasia egingo diote aurki, Italiako Auzitegi Gorenak azaroan haren sendiari baimenduta, eta gaur heldu da deskonektatuko duten erietxera, Udineko (Italia iparraldea) batera. Auzitegiaren erabakiak polemika ugari sortu du Italian, eta Osasun Ministerioak debekatu egin du hura deskonektatzea.

Englaro familiaren abokatu Vittorio Angiolinik aipatu duenez, Osasun Ministerioaren debekuak "ez du inongo lege baliorik, ministerioek ez baitituzte legeak egiten". Filippo Lamanna Milango Helegite Auzitegiko epaileak adierazi du Auzitegi Gorenak emandako epaia guztiz irmoa dela.

1992. urtetik bueltarik gabeko koman dago Englaro, trafiko istripu baten ondorioz, eta bizirik mantentzeko behar dituen janari eta edariak kenduko dizkiote hurrengo egunetako batean.

Gorenaren erabakiaren ondoren, Udineko espetxea prest azaldu du egin beharrekoa egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.