Europol lanean nahi du ‘Pegasus’ auziko batzordeak

2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
BRUSELA. Ondorioen txostena onartu zuen atzo Pegasus auzia aztertzeko Europako Parlamentuak eratu zuen batzordeak. Idatziak ziurtzat jo du Espainiak politikari independentista gehiago espiatu zituela CNI Espainiako zerbitzu sekretuek aitortutakoak baino, eta Europolek ikerketa bat hasteko eskatu du. Halaber, salatu du Madrilek ez diola informazioa erraztu.

Iazko apirilean, Pegasus programarekin espiatutako 65 kalteturen zerrenda argitaratu zuen The Citizen Lab ikerketa zentroak —ia denak Kataluniako politikariak eta beste bi
EH Bildukoak: Arnaldo Otegi eta Jon Iñarritu—.

Parlamentuaren osoko bilkurak bozkatu beharko du orain batzordearen txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.