«Espioitza» egotzi diote Pablo Gonzalez kazetariari

Poloniako Rzesow hirian atxilotuta dago, haren abokatuak jakinarazi duenez.

Pablo Gonzalez kazetaria. BERRIA
Julen Aperribai.
2022ko martxoaren 3a
21:12
Entzun

Poloniako Rzesow hirian dago Pablo Gonzalez kazetaria, behin-behineko espetxealdian, Espainiak Polonian duen kontsulatuak Gonzalo Boye haren abokatuari jakinarazi dionez.«Espioitza delitua» egotzi diote Gonzalezi, Poloniako Kode Penalaren 130.1 artikuluan oinarrituta, Boyek Twitterren jakinarazi duenez.

Astelehenean atxilotu zuten Gonzalez, hiri horretan bertan. Naiz, Público eta La Sexta hedabideetan kolaboratzen du, besteak beste, eta Poloniatik iritsitako migratzaileen berri ematera joana zen hara. Atxilotu zutenetik, inkomunikatuta izan dute Gonzalez, haren abokatuak ordutik sarritan salatu izan duenez.

Prentsaren Nazioarteko Institutuak gaitzetsi egin du gaur Pablo Gonzalez kazetari euskaldunaren atxiloketa. Kazetaria berehala askatzeko eskatu du erakundeak. «Ez dute esan zergatik atxilotu duten, eta ukatu egin diote abokatuarekin eta familiarekin hitz egiteko aukera», salatu du Oliver Money-Kyrle, erakundearen Europarako buruak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.