BARTZELONA. Omniumeko presidentea atzo iluntzean irten zen Lledonerseko espetxetik kartzelako zuzendaritzak onartu eta Generalitateak aste honetan bertan berretsitako 48 orduko baimenarekin. Hari bezala, Jordi Sanchezi ere bi eguneko baimena emana diote, baina lerro hauek idazteko unean espetxean jarraitzen zuen hark. Omniumek, berriz, aurreratu zuen Cuixartek ez duela jendaurreko agerraldirik egingo baimenak irauten duen bitartean.
Europako Legebiltzarrak atzo iragarri zuen Carles Puigdemont eta Toni Comin eurodiputatuen kontrako suplikatorioa hasi zuela. Carles Puigdemontek salatu zuen eskaeran «arrazoi politikoak» zeudela: «Vox bezalako alderdi politiko bat akusazio partikular izateak erakusten du kasu politiko baten aurrean gaudela». Halaber, horri aurre egiteko «prest» zegoela adierazi zuen. «Badakigu zein den bidea eta zeintzuk diren gure indarguneak». Bestalde, esan zuen suplikatorioaren eskaera Justizia Ministerioak bidali beharko lukeela, eta ez Gorenak.
Espetxetik irten da Cuixart, 48 orduko baimenarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu