Espainiak Melillako hesian izandako jarrera defendatu du Grande-Marlaskak
BRUSELA. Europako Parlamentuko Justizia eta Barne batzordeak gonbidatuta, iazko ekainaren 24an Melillako hesian (Espainia) gertatutakoaz mintzatu zen atzo, telematikoki, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa, eta Espainiako Polizia indarren jokabidea «neurritsua» izan zela adierazi zuen. Marokotik zetozen milaka lagun hesia igarotzen saiatu ziren, eta gutxienez 23 hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu