Eslovenia

Esloveniako presidentea emakumea izanen da lehenbiziko aldiz: Natasa Pirc Musar

Botoen %53,97 eskuratu ditu hauteskundeen bigarren itzulian. Borut Pahorren hutsunea beteko du.

Natasa Pirc Musar kazetarien aurrean, garaipena ospatzen. IGOR KUPLJENIK, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko azaroaren 14a
09:48
Entzun

Natasa Pirc Musar abokatua izanen da Esloveniako presidentea aurrerantzean. Hauteskundeak izan dira igandean herrialdean, bigarren itzulikoak, eta, boto batzuk zenbatzea falta badute ere, jadanik jakina da nor den garaile. Gaur-gaurkoz, botoen %53,97 eskuratu ditu Pirc Musarrek. Hala, aurreneko aldiz, emakume bat izanen da Esloveniako presidentea.

Abenduaren 22an izendatuko dute, ofizialki, presidente. Borut Pahorren tokia hartuko du; hura izan baita karguan azken bost urteetan.

Presidentetza eskuratu aurreko ibilbidean, politikari loturiko hainbat esparrutan izan da lanean Pirc Musar. Besteak beste, informazioaren kontrolerako mahaiaren burua izan da urteetan, eta hainbatetan hartu du parte LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko ekintza eta kanpainetan. Gainera, Melania Trumpentzat ere jardun du lanean, difamazio kasu bat argitzeko.

Atzo Eslovenian izandako hauteskundeetan, Pirc Musarrek Anze Logar izan zuen lehiakide nagusi. Logarrek botoen %46,03 zakuratu ditu oraingoz, eta dagoeneko zabaldu ditu zorion mezuak Musarrentzat. «Zintzoki» zoriondu du, eta eskatu du «batasunaren eta elkarlanaren» alde egin dadila aurrerantzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.