Eskuinak irabazi ditu Esloveniako hauteskundeak

Janez Jansa. ANTONIO BAT / EFE.
2018ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
LJUBLJANA. SDS Esloveniako Alderdi Demokratikoak irabazi zituen hauteskunde orokorrak herenegun, baina ez du bakarrik gobernatzeko behar adinako aldea lortu, eta zalantzan dago gobernua osatzeko gai izango ote den, immigrazioaren aurka hartu duen jarrera gogorrarengatik gainerako alderdi gehienak zeharo aldendu baitzaizkio. SDSk oposizioan egin du azken legegintzaldia, eta janez Jansa lehen ministro ohia izan du hautagai.

SDSk 90 parlamentaritatik 25 lortu ditu, eta soilik eskuineko bi alderdi txikiago, Eslovenia Berria eta Esloveniako Alderdi Nazionalista, agertu dira harekin gobernua osatzeko prest; guztien artean 36 ordezkari lituzkete. Bigarren alderdia Marjan Sarecen zerrenda sozial liberala izan da, baina SDStik urruti, hamahiru parlamentarirekin. Hala ere, zerrendako buruak, Marjan Sarecek, koalizio zabal bat osatu nahi du liberalekin, sozialdemokratekin eta ezkerrekoekin, Jansaren gobernua osatzeko ahaleginak huts egiten badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.