Eskozia independente ez izateko «keinu bat» eskatu zion Cameronek erreginari
LONDRES. 2014ko Eskoziako erreferenduma zela eta, independentzia gailendu ez zedin «keinu bat» egiteko eskatu zion David Cameron Erresuma Batuko lehen ministro zenak (2010-2016) Elizabeth II.a erreginari. BBC telebista publikoan aitortu zuen, herenegun, «izututa» zegoela. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak erantzun dio aitorpen horrek erakusten duela «izututa» zegoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu