Errusiaren eraso batek 50 bat lagun hil ditu Kharkiven

2023ko urriaren 6a
00:00
Entzun
KIEV. Errusiako armadaren bonbardaketa baten ondorioz, gutxienez 51 pertsona hil ziren atzo Kharkiv eskualdekoKupiansk hirian, Ukraina ekialdean. Associated Press berri agentziak iturri ofizialak aipatuz kaleratu zuenez, denda bati eta kafetegi bati eraso zieten Kremlinen indarrek, han 13:15 inguru zirela. «Krimen izugarri bat egin du Errusiak; nahita egindako terrorismo ekintza bat da», salatu zuen Volodimir Zelenskik, Telegramen. Ukrainako presidenteak Europako Komunitate Politikoaren bileran parte hartu zuen, Granadan (Espainia).

Oleg Sinegubov Kharkiveko gobernadoreak nabarmendu du «zibil asko» zeudela kafetegian eta dendan erasoa gertatu denean. «Etsaiak beste gerra krimen bat egin du». Jakinarazi duenez, orain gutxi hildako hango auzotar baten omenez bilduta zeuden bi lokal horietan. Sei urteko haur bat dago hildakoen artean.

Georgiako Gobernuak, berriz, salatu du «probokazio bat» dela Errusiak base militar bat edukitzea Abkhazian, horrek, hain zuzen, «urratu» egiten duelako bere subiranotasuna. Georgia errepublika autonomo bat da, 1992. urtetik independentea de facto. Abkhaziako presidenteak atzo jakinarazi zuen akordio bat egin dutela Moskurekin, han base militar bat izan dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.