Errusiak beste hamabost urtez luzatu dezake Navalniri ezarritako zigorra
MOSKU. Aleksei Navalni Errusiako oposizioko kidearen aurkako beste epaiketa bat hasi zuten, atzo. Iruzurra leporatuta, bi urte eta erdiko zigorra ezarri zioten iazko otsailean, eta kartzelan dago. Orain beste hamabost urtez luza diezaiokete kartzelatzea, delitu gehiago egotzita; tartean, epaile bati men ez egitea eta, berriro, iruzurra egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu