Errusia epaitzeko auzitegi bat eskatu du europarlamentuak

2022ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Europako Parlamentuak ebazpen bat onartu zuen atzo nazioarteko auzitegi berezi bat sortzeko, Errusiak Ukrainan egindako gerra krimenak eta horien egileak epaitzeko; besteak beste, Kremlineko goi kargudunak eta militarrak. Nazioarteko Zigor Auzitegiak auzia ikertzeko jurisdikziorik ez duenez —ez Ukrainak eta ez Errusiako Federazioak ez baitute berretsia Erromako Estatutua—, eurodiputatuek uste dute nazioarteko auzitegi berezi bat sortuz erantzun behar zaiola gerra krimenak ikertzeko «hutsune horri». Beraz, diputatuek Europako erakundeen sostengua galdegin zuten luzamendurik gabe oinarri juridiko egoki bat eratzeko, eta, horrela, auzitegi berezi hori sortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.