Errusia buru duen aliantza militarra Kazakhstandik ateratzen hasi da

2022ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
NURSULTAN. Errusia buru duen Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundeko soldaduak2.030 inguru dira atzo hasi ziren Kazakhstandik ateratzen, aliantza militar horretako idazkari nagusi Stanislav Zasek jakinarazi zuenez. Herrialde horrekin batera, Errusia, Armenia, Bielorrusia, Kirgizistan eta Tajikistan dira erakundeko kideak, eta hilaren 6an hasi zuten misioa, Kassim-Jomart Tokaiev presidenteak eskatuta. Pixkanaka erretiratuko dira, eta aliantza militarrak uste du prozesuak ez duela iraungo hamar egun baino gehiago.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.