Bestalde, gutxienez hamaika lagun hil ditu erresistentziak Bagdadeko okindegi batera egindako erasoan. Irakeko poliziak adierazi duenez, erasotzaileak okindegira hurbildu eta bertan zeuden lagunak tirokatu dituzte.
Al Jazira telebista kateak jakitera eman duenez, Bagdad ipar-ekialdeko mezkita xiita batean auto-bonba bat lehertu da eguerdian. Erasoan gutxienez 13 lagun hil dira. Eztandaren unean mezkita jendez gainezka zegoen. Ostiralero bezala, ehunka xiita hurbildu dira gaur bertara otoi egitera.
Ali al Sistani aiatola nagusiaren ordezkaria zauritu du erresistentziak, tiroz
Goizaldean Ali al Sistani aiatola nagusiaren laguntzaile Amaar Al Hilali hiltzen saiatu dira, tiroz. Amaar Al Hilali Bagdadeko erietxe batera eraman dute, larri. Hala ere, bere bizitza ez dagoela arriskuan adierazi dute medikuek. Datu ofizialik ez dagoen arren, denek Ali al Sistani aiatola nagusiak zuzentzen duen Irakeko Aliantza Batua jotzen dute iragan urtarrilaren 30ean egindako hauteskundeen irabazle bezala.
Irak
Erresistentziak ekintza ugari egin ditu goizaldean; gutxienez 64 lagun hil dira
Bart iluntzean istilu larriak izan dira Bagdaden erresistentziaren eta poliziaren artean. Borrokak Bagdad hegoaldean dagoen Salman Pak herrian izan dira; gutxienez 30 lagun hil eta 50 zauritu dira. Polizia iturriek jakitera eman dutenez, hildako lagunen artean hamar poliziak dira, gutxienez. Kasem Kalash polizia buruak adierazi duenez, "erasotzaileek iluntzean herriko Polizia Etxea erasotzen saiatu dira, bera kontrolatzeko. Aurre egiten hasi gara, baina azkenean nazioarteko soldaduei deitu behar izan diegu". Kalashek ez du zehaztu deitutako soldaduak zein herrialdetakoak ziren. Hainbat lekukok adierazi dutenez, helikopteroetatik tirokatu dituzte erresistentziako kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu