Irudia. Jordania

ERREGAIEN IGOERA, ERREGEAREN AURKA

2012ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Hirugarrenez jarraian, protesta jendetsuak sortu ziren atzo Jordaniako hainbat hiritan, ostiral eguerdiko errezuaren ostetik. Gobernuak iragarritako murrizketekin haserre, kalera irten ziren herritarrak; izan ere, erregaien prezioa %31 eta %54 bitartean igo nahi du Abdala Ensur lehen ministroak, defizitari aurre egiteko. Abdala II.a erregearen aurkako oihu ugari ere egin zituzten manifestariek, eta istiluak sortu ziren Polizia protesta isiltzen saiatu zenean —irudian, Amman hiriburuko liskar bat—. Segurtasun Publikorako Zuzendaritzaren arabera, astearteaz geroztik 158 pertsona atxilotu dituzte, eta zaurituak 71 dira, gutxienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.