ERCk Espainiako Barne ministroa salatu du

Jorge Fernandez Diaz. A. GARCIA / EFE.
2016ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Kataluniako ERC alderdi independentistak Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren aurkako salaketa bat jarri du Bartzelonako Fiskaltzan, prebarikazioa, sekretuak argitaratzea eta eragin trafikoa leporatuta. Fernandez Diazekin batera Daniel de Alfonso Kataluniako Iruzurraren Kontrako Bulegoko presidenteari ere jarri dio salaketa. Fernandez Diazen eta De Alfonsoren arteko elkarrizketak argitaratzean sortu da eskandalua, Barne ministroari entzuten baitzaio esaten Kataluniako politikari independentistak ataka zailean jartzeko amarruren bat prestatu behar dutela.

De Alfonsok atzo agerraldia egin behar izan zuen Kataluniako Parlamentuan, azalpenak emateko. Jarrera desafiatzailearekin, ukatu egin zuen gaizki jokatu zuela. Espainiako bozetarako bi egun falta direla, eskandalua handitu baino ez da egin, ordea. De Alfonsok adierazi du 2013an bilera bat egin zuela Albert Rivera Espainiako presidentegaiarekin, eta hark laguntza eskaini ziola, zehaztu ez duen «gauzaren baten truke». Grabazioetan ageri denez, De Alfonsok Fernandez Diazi plan bat eskaini zion Artur MasCDCren buruzagitzatik kentzeko eta Germa Gordo ezartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.