El Salvadorko boz orokorretan izena eman du Bukelek

2023ko urriaren 28a
00:00
Entzun
SAN SALVADOR.El Salvadorko presidente Nayib Bukele (2019tik dago karguan) berriz saiatuko da estatuburu kargua eskuratzen, atzo aurkeztu baitzuen 2024ko otsailaren 4ko presidentetzarako bozetan hautagai izateko eskaera ofiziala. Herrialdeko konstituzioak debekatu egiten du, berez, presidente karguan bi agintaldi jarraian egitea; ez, ordea, agintaldia amaitu baino sei hilabete lehenago dimisioa ematen badu —2024ko ekainaren 1ean bukatzen da haren agintaldia—. Justiziako Gorte Goreneko konstituzio arloko salak ebatzi zuen aukera hori, 2021ean. Bukeleren kritikoek, ordea, zalantzan jarri dute erabaki hori, Bukelek berak aukeratu baitzituen epaile horiek.

El Salvadorko Hauteskundeetarako Auzitegi Gorenak erabaki beharko du orain Bukelek aurkeztutako eskaerari baiezkoa eman edo ez. Onespena ematen badiote, presidente dela presidentetzarako bozetara aurkezten den lehen estatuburua bihurtuko da Bukele.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.