MUNDUA

Ekuadorko Auzitegi Konstituzionalak 51 diputaturi kargua itzuli die

Martxoan Hautes Auzitegi Gorenak Legebiltzarreko 57 diputatu kargutik kendu zituen, "herritarren kontsulta bat oztopatzeagatik".

2007ko apirilaren 24a
17:30
Entzun
Martxoan Ekuadorko Hautes Auzitegi Gorenak Legebiltzarreko 57 diputatu kargutik kendu zituen (100 dira denera), "herritarren kontsulta bat oztopatzeagatik", baina atzo Auzitegi Konstituzionalak 57 diputatu haietatik 51ri kargua itzuli die.

Herri kontsulta hura azkenean egin zuten, apirilaren 15ean, eta Asanbalda Eratzailea martxan jartzea onartu zuten, Rafael Correa presidentearen Gobernuak bultzatuta.

Hautes Auzitegi Gorena ez da ados azaldu Auzitegi Konstituzionalaren erabakiarekin.

Hainbat herritar ere aurka agertu da. Haietako batzuk Auzitegi Konstituzionalaren eraikinean sartu dira, protesta gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.