Egipton 22 pertsona hil dira eta 31 zauritu autobus batek kamioi bat jo ondoren
KAIRO. Egiptoko Minia probintzian Kairoren hegoaldean autobus batek kamioi bat jo zuen atzo, eta 22 pertsona hil ziren eta beste 31 zauritu. Kamioia gurpilak aldatzen ari zen autobusak jo zuenean. Egipton milaka hildako izaten dira istripuetan urtero. Egiptoko Estatistika Agentziaren arabera, 2021ean 6.164 pertsona hil ziren trafiko istripuetan, 2020an baino %8 gutxiago, gutxi gorabehera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu