•Uztailak 3. 48 orduko ultimatumaren ostean, estatu kolpea eman zuen Egiptoko armadak, Tamarrud mugimenduaren eta oposizioko indarren babesarekin. Mohamed Mursi presidentea kendu, eta konstituzioa baliogabetu zuten.
•Uztailak 4. Auzitegi Konstituzionaleko epaile Adli Mansur izendatu zuten militarrek behin-behineko presidente. Anaia Musulmanen buruak atxilotzen hasi ziren.
•Uztailak 5. Xura Ganbera (Senatua) desegiteko agindu zuen Mansurrek. Mursiren aldeko protesta gogorrak hasi ziren.
•Uztailak 8. 51 manifestari hil zituzten Anaia Musulmanen aldeko protesta batean. Militarrek egin zuten tiro, baina «talde terrorista bat» egin zuten erantzule.
•Uztailak 9. Hazem al-Beblaui izendatu zuten lehen ministro. Bestalde, trantsiziorako bide orria aurkeztu zuen Mansurrek. Botere legegilea bere gain hartu zuen presidenteak.
•Uztailak 10. Al-Nur alderdi salafistak uko egin zion trantsizio gobernuan parte hartzeari.
•Uztailak 11. Salbaziorako Fronte Nazionalak zuzenketak aurkeztu zizkion Mansurren bide orriari.
•Uztailak 16. Trantsiziorako gobernua osatu du Mansur presidenteak.
Egiptoko gizartea astindu duten bi asteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu