Edateko ura denen eskura jartzeko eskatu du OMEk
Uraren Nazioarteko Eguna zen atzo, eta, hori baliatuta, eskaera zabala egin zuten OME Osasunaren Mundu Erakundeak eta Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak, edateko ura eta hondakin urak bideratzeko zerbitzuak guztien eskura jartzeko. Izan ere, 2.000 milioi lagunek ez dute aukerarik tratutako edateko urik lortzeko eta 3.600 milioi lagun —munduko herritarren erdiak— bizi dira ur zikinen hoditeriarik gabe. Horrek guztiak 1,6 milioi hildako eragiten ditu urtero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu