Hilaren 6an erietxeratu zuten Madrilgo Carlos III ospitalean Teresa Romero, ebola gaitzarekin. Geroztik zaintzapean izan da, eta egindako azken analisiaren arabera, odola ez du kutsatuta. Bi aldiz egin diote analisia, gaitza gaindituta duela baieztatzeko.
Madrilgo La Paz erietxeko Gaixotasun Kutsakorren Unitateko arduradun Jose Ramon Arribasek zehaztu duenez, "egun batzuez luza daiteke infekzio larri bat izan duen pertsona bat erabat osatzea".
Afrikatik kanpo ebola gaitza harrapatu zuen lehena izan zen Madrilgo erizain hori. Joan den irailaren 25ean ebolaz hildako Manuel Garcia Viejo misiolaria zaintzen aritu zen.