Duterte Filipinetako presidentea ez da aurkeztuko 2022an

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
MANILA. Rodrigo Duterte Filipinetako presidenteak iragarri du ez dela izango berriro presidentetzetarako hautagaia. 2016an heldu zen kargura, eta agintaldia sei urtekoa da. Filipinetako Konstituzioak dio agintaldi bakarra bete dezakeela pertsona bakoitzak, baina konstituzioa erreformatzeko zirriborroa prestatzen ari dira, eta, filtratutakoaren arabera, pertsona bakoitzak lau urteko bi agintaldi bete ahal izango ditu. Onartuz gero, Dutertek, berez, berriz aurkeztu ahal izango luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.